Auschwitz "ikusgai" izango da, gaurtik aurrera, Koldo Mitxelena kulturunean
Holokaustoaren Biktimak oroitzeko Nazioarteko Eguna da gaur, soldadu sobietarrek Auschwitz-Birkenauko (Polonia) nazien kontzentrazio- eta desagertze-eremua askatu zutelako, gaurko egunez, 1945ean. “Imajinario kolektiboan eraiki dugun Auschwitzeko eremuaren irudia berrikusteko asmoarekin”, Seeing Auschwitz izeneko erakusketa zabaldu dute gaur, Koldo Mitxelena kulturunean. Auschwitzeko lekuen argazkien, erretratuek eta lekukotasunek osatzen dute erakusketa.
Erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak ekoitzi badu ere, Musealia konpainia donostiarrak sortu du, Auschwitz-Birkenauko Estatuko Museoarekin, Nazio Batuen Erakundearekin eta UNESCOrekin lankidetzan. Uztailaren 3ra arte egongo da ikusgai erakusketa Koldo Mitxelena kulturunean.