Herrerako tren geltokia hobetzeko lanak otsailaren 1ean hasiko dituzte
Datorren astelehenean hasiko dira Herrerako tren geltokiaren irisgarritasuna hobetzeko lanak. Renfek 2,2 milioi euroko inbertsioa egingo du, eta obrak bukatzeko epea hamalau hilabetekoa izango da. Helburua erabilera erraztea da, batez ere mugikortasun murriztua duten personentzat.
Geltoki osoaren irisgarritasuna bermatzeko hainbat hobekuntza egingo dituzte. Nasen altuera igoko dute 68 zentimetroko kota aktiboraino, eta bi igogailu jarriko dituzte nasen arteko komunikazioa bermatzeko. Era berean, eskailera berriak egingo dituzte azpiko pasabidearen eta nasen artean. Horrez gain, pasabidea egokitu eta luzera murriztuko dute erosotasuna zein segurtasuna hobetzeko. Bidaiaren bi artepeen ordez eraikin berriak jarriko dituzte, bana nasa bakoitzean. Geltokira sarbidea bermatzeko, bigarren nasako bidaiarien eraikinera sartzeko aldapa bat ere egingo dute.
Lanak osatzeko nasetan ez labaintzeko zola jarriko da, eta beharrezko ertzetako elementuak kokatuko dira, segurtasuna bermatzeko. Hobekuntza proiektuan jasotako jarduketen artean dago, besteak beste, azpiko pasabidearen argiztapena eta estaldurak berritzea. Horrekin batera, altzari elementu eta instalazio guztiak egokitu, berrinstalatu eta kokatu egingo dira, baita LED motako argiztapena, ekipamendua eta seinalizazioa ere.
5,9 milioi bidaiari, urtean
Herrerako geltokia Gipuzkoako aldirien guneko C-1 linearen parte da. Urtero, 5,9 milioi bidaiarik erabiltzen dute. Geltoki horretan Aldirietako trenen 78 zirkulazio izaten dira egunean, eta Donostiako geltokira iristeko bidaia denbora 8 minutukoa da.
IRUTXULOKO HITZAk Herrerako geltokiaren inguruko erreportajea argitaratuko du ostiralean.