Metroaren tunelean eraikitako kontrahormaren "argazki kezkagarria" zabaldu du Satorralaiak
Donostiako metroaren eraikuntzak zeresana sortzen jarraitzen du. Zubieta kalean sortutako bi zuloek eta tunel barruko ur-isuriek eraikuntza lanak atzeratzea eta garestitzea eragin dute. Oraingoan, Satorralaia bizilagunen elkarteak jakinarazi duenez, lur-jausia gertatu zen puntuan “berezko arazoak” daude. Ur-isuriak ekiditeko, tunelaren sekzio osoa betetzen duen zementuzko kontrahorma bat eraiki zuten. Kontrahormaren argazkia “kezkagarria” da, Satorralaiakoen arabera.