Donostiako edateko urak fluorizatua izateari utzi dio
Añarbeko Uren Administrazio Kontseiluak edateko uren tratamenduan fluorizazioa egiteari uztea erabaki du. Fluorizazioa 1994tik egiten zuten, Osasunaren Munduko Erakundearen arabera haurren artean hortzetako txantxarra prebenitzen laguntzen zuelako. Hala ere, txantxarra asko murriztu da, eta ziurtatu dute edukitzeko probabilitatea oso antzekoa dela ur fluoratua duten eremuetan eta fluoratu gabeko ura duten eremuetan.
“Uraren fluorazioak, beste neurri batzuekin batera, haurren aho-hortzetako osasuna hobetzea ahalbidetu badu ere, neurri eztabaidagarria izan da, eta Europako herrialde askotan ezabatua izan da”, azaldu du Añarbeko Urak.