Fokua
Loiolatik igarotzean, ia oharkabean pasa zaitezke Patxillardegi baserriaren aurretik. Abandonatuta dago, Loiolako hainbat dorreren aurrean sartuta eta lanez inguratuta, eta errepidea haren aurretik pasatzen da. Instagramera igotzeko moduko argazkia, alegia.
XIX. mendean, haren irudia oso bestelakoa zen. Horren adierazgarri da dokumentatua dagoen bitxikeria bat. Isabel II.a erregina handik igaro zen batean, Patxillardegi baserriko komuna erabiltzeko baimena eskatu zien jabeei. Jabeek baiezkoa eman ziotenez, eskertzeko, zergak bizitza osorako barkatu zizkien.
Noizbehinka, ondo dator begirada altxatzea eta fokua beste nonbait jartzea. Tokien edertasuna sare sozialetan lortuko dituen atsegin dutengatik ez neurtzea. Ohiko postaletan azalduko ez diren txokoei balioa eta aitortza emateko modu bat da.