Gurutze Gorriak zortzi langile kaleratuko ditu, eta "birkokatzeko" eskatu dute sindikatuek
Gurutze Gorriko langileek elkarretaratzea egin dute berriro Anoeta estadioaren ondoan, egoitza atzean dutela, Gipuzkoako Gurutze Gorrian zortzi langile kaleratuko dituztela salatzeko. Enpresak kaleratzeen berri eman zuenetik bi hilabete pasa dira, eta kaleratzeen arrazoiak enpresaren “kontu ekonomiko kaxkarrak” dira. ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresaren balantze ekonomikoa ona da, nahiz eta irabazien marjina gutxitu duen (irabazi asmorik gabeko entitate bat da Gurutze Gorria). Zortzi langile horiek “birkokatzeko ezintasuna” edukitzea leporatu die sindikatuek Gurutze Gorriari.
Sindikatuek zortzi langile horiek birkokatzeko eskatu dute.