Horoskopoa irakurri dute Atzean Zuloaren hirugarren esketxean
Atzean Zuloaren hirugarren esketxa ikusgai dago jada: Metalezko sagua. Horoskopoa irakurriko dute aste honetako umorezko esketxean. Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta bigarren denboraldian daude: ostiralero zabalduko dituzte umorezko esketxak, martxoaren 12ra arte.
Elkarrizketa egin genien Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua Atzean Zuloako aktoreei.