Intzidentzia metatuak eta positibo kopuruak gora egin dute
100 koronabirus kasu atzeman zituzten atzo, eta intzidentzia metatua 548,82koa da (%18 handiagoa). Gaurtik aurrera itxita daude ostalaritza zein apustu etxeak, eta taldeko kirola mugatuta dago.
Donostiako COVID-19aren inguruko informazioa plazaratu du Eusko Jaurlaritzak, eta azken egunetako joera mantentzen da. Are gehiago, okertu egin da. Atzo 100 koronabirus kasu atzeman zituzten, eta intzidentzia metatua 548,82koa da (%18 handiagoa). Gaurtik aurrera itxita daude ostalaritza zein apustu etxeak, eta taldeko kirola mugatuta dago. Datozen egunetan ikusiko da neurriek fruiturik ematen duten.
Intzidentzia eremuka
Lau osasun eremuk 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainetik jarraitzen dute: Amara Berri, Egia, Bidebieta eta Parte Zaharra. Zenbatekoak behera egin du Egia, Amara-Erdialdea eta Loiola osasun eremuetan; gainerakoetan, aldiz, gora:
Amara Berri: 686,30
Egia: 573,39
Bidebieta: 569,37
Parte Zaharra: 527,76
Gros: 478,15
Amara-Erdialdea: 436,31
Ondarreta: 443,33
Altza-Roteta: 387,14
Intxaurrondo: 393,94
Loiola: 273,07
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
Amara Berri: 33.
Ondarreta: 24.
Gros: 10.
Egia: 2.
Altza-Roteta: 7.
Intxaurrondo: 7.
Bidebieta: 4.
Loiola: 3.
Amara-Erdialdea: 5.
Parte Zaharra: 3.