Ertzaintzaren eta gazteen arteko istiluak ez dira eten Parte Zaharrean
Larunbat iluntzeko irudia. (Argazkia: Gedar) Larunbat iluntzean istiluak izan ziren berriz Parte Zaharrean. Bretxako merkatuaren aurrean zeuden zenbait gazteren eta Ertzaintzaren artean izan ziren liskarrak. Gedar Langile Kazeta hedabideak argitara eman duenez, 20:00 aldera Ertzaintza Bulebarrean kokatu zen, eta Bretxako merkatuaren aurrean zueden zenbait gazteren aurka “kargatu” zuen. Ingurua hustu eta gero, Grosera joan ziren gazteak, antza.
Bestetik, Ertzaintzak jakitera eman duenez, larunbat iluntzean adingabe bat atxilotu zuten desordena publikoen delitua egotzita. Aldamar kalean aparkatuta zeuden motozikleta batzuk irauli izana leporatu diote ertzainek.
Abendutik hona, asko izan dira Parte Zaharrean gazteen eta Ertzaintzaren artean izan diren istiluak. Gertatutakoen kronikaz, analisiaz eta testigantzez osaturiko erreportaje zabala osatu dugu.

