Uliako aterpetxeko etxolak koloreztatu dituzte
Donostiako Udaleko Gazteria sailak hiriko artistei aukera eman nahi die haien lanak hainbat eraikinetan erakusteko. Testuinguru horretan, Uliako aterpetxeko etxolak eraberritu eta koloreztatu dituzte. Esku-hartze artistikoaz Jordi Bermejo (Boemius Art) artista arduratu da.
Aurrez, beste bi esku-hartze sustatu zituen Gazteria sailak. Hala nola, Zurriolako loreontzietan egindakoa eta Gazteria sailaren bulegoko pertsianak margotzea. Aurrerantzean ere, ildo bereko proiektu gehiago aurrera eramateko asmoa dute.