Ostalariek "kalte ordainak" eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean

ostalariak Joan den astean, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratu ziren. (Argazkia: Beñat Parra)

Sos Ostalaritza plataformak mobilizaziora deitu du ostiralerako, hilaren 5erako. 12:ooetan, Gipuzkoa Plazan, elkarretaratzea egingo dute, Orain! Kalte ordainak lelopean. 

Donostiak joan den astean gainditu zuen 100.000 biztanleko 500 kasuen langa, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriengatik, ostiralean tabernak itxi zituzten. Egun horretan bertan, plataforma berak deituta, ostalariak kalera atera ziren Zuen neurriak, gure miseria lelopean . Aldaketarik ez badago, ostalaritzak ezingo ditu berriz ere ateak zabaldu hiria gune gorritik atera arte.

HITZAkide HITZAkide