Barrenetxea 2027ra arte izango da txuri-urdina
Ander Barrenetxea Realeko jokalari donostiarrak bere kontratua luzatu du Realarekin, eta 2027ra arte sinatu du. Jokalaria pozik agertu da kontratuaren luzapenarekin: “Urte askotarako egon nahi dut hemen”, adierazi du.
Barrenetxeak 19 urte ditu, eta nahiz eta oso gaztea den, lehenengo taldeko jokalaria da pasa den denboralditik; debuta 2018an egin zuen. Gaur egun, jokalari garrantzitsua da Imanol Alguacilentzat, minutu asko izaten ari baita.