Zazpi pertsona etxegabetu dituztela salatu dute zenbait eragilek
Donostiako Erdialdean azken hiru urteetan okupatuta zuten etxetik kaleratu dituzte zazpi pertsona, Infernua Bizirik! taldeak eta Groseko Saretxek, besteak beste, salatu dutenez. “Legez kanpo” kaleratu izana ere salatu dute: “Ustez etxe kaleratzeak bertan behera zeudenean, egun batetik bestera baliabiderik gabeko jendea kalean uztea jasanezina da. Aterpeak gainezka daude eta ez zaie inongo aukerarik utzi“, salatu dute eragileek.
Gertaturikoa salatzeko, gaur elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Bulebarrean, Donostialdeko Okupazio Bulegoak deiturik.