Hainbat herritarrek elkartasuna adierazi diote Pablo Hasel abeslariari
Piztu Donostiak antolatuta, Pablo Hasel rap kantari katalanari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Bulebarrean. Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi hilabeteko zigorra ezarri dio abeslariari, “terrorismoa goratzea, eta monarkiari eta segurtasunasun indarrei irainak” zuzendu izana egotzita. Hori salatzeko egin dute elkarretaratzea, eta Pablo Hasel libre nahi eta behar dugu! lelopean ondorengo oharra irakurri dute:
“Entzun dugu Pablo Haselen hitzetan bere defentsa eta arrazonamendua. Ebidentea da eskubide sozial, zibil eta politikoen artean nagusienetarikoa den ADIERAZPEN ASKATASUNArena ukatu zaiola. Pablo Haselen kasuak argi eta garbi erakusten du nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan, sozialean eta sanitarioan murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat.
Protesta sozial zein politikoaren aurkako jazarpen judiziala nahiz poliziala indartu da azken urteotan eta zer esanik ez pandemia garaian. Hor dugu Altsasukoen kasua, baina baita Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren. Bi gazte arabarrak, muntaia poliziala medio, aste honetan bertan Anjela Murillo epaileak lau urtetatako kartzelara eta 10 urteko inhabilitaziora kondenatu ditu Madrilgo Audiencia Nacionalean. Justiziarik ez Pable Haselentzat eta ezta Aitor eta Galderrentzat ere.
Kontuan izan behar dugu Mozal Legeak edozertarako aukera ematen diela. Rapa abestea delitua bihur dute, Valtonycek, La Insurgenciak edota Haselek erakutsi duten moduan. Txioak idaztea delitu bihurtu dute Alfredok edo Cesar Strawberryk erakusti duten moduan. Txiste politikoak sarean banatzea ere zigor bihurtu dute, Cassandra Verak erakusti duen moduan. Pailazo sudurra jartzea ere bai, Jordi Pesarrodonaren kasuak erakutsi duen bezala… Muralak egitea, pankartak edo kartelak jartzea, panfletoak banatzea, pegatak itsastea, mobilizatzea… Dena bihurtu dute delito Mozal Legearekin. Protesta soziala, sindikala eta politikoa suntsitu nahi dute. Etxeetan konfinatuak eta isilik nahi gaituzte, eta protestatzen duenak badaki zer daukan. Galde diezaiotela Nahuel gazteari -matrailezur hautsia-, edota sudur tabikea hautsi dioten CCOOko Javi Gomez sindikalista langileari. Kolpeak, atxiloketak eta isunak… Gaur bertan, jakin dugu Petrerreko Gazte Asanbladako beste bi gazteri gorroto delitua leporatu diela Polizia Nazionalak Valencian, monarkia salatzeagatik eta Polizia iraintzeagatik Haselen aldeko ekitaldi batean. Lau urte arteko kartzela zigorrarekin mehatsatu dituzte… Horrelakoa da beraien Gobernantza eredua, horrelakoa delako beraien jendarte eredua.
Gutako bakoitzak Polizia barneratzea eta auto zentsuratzea bilatzen dute. Jendartearen eta eragile sozialak desmobilizatu nahi gaituztde. Beldurraren estrategia garbia da. Geure burua babestu behar dugu eta erantzun behar dugu, zapaldu eta domestikatu ez gaitzaten. Herri mobilizazioa suntsitzea edota apaltzea helburutzat dutenen aurrean, Eskubide Zibil eta Politikoen aldeko erantzun kolektiboa eta bateratua da artikulatu behar duguna. Hori da indarra duen erantzun bakarra. Horretarako sortu genuen PIZTU DONOSTIA Plataforma. Orain gure dinamika indartzea dagokigu. Antolatu gaitezen eta mugimenduen konfluentzia bila dezagun.
Herri harresietan eta Aske Guneetan bezala, Pablo Hasel ere espetxeratuko dute, baina bere burua ez du aurkeztuko, desobedientzia bidea hautatu duelako. Espetxeratuko dute, bai, baina bera eta gu, indartuak aterako gara eta beraiek, ahulduta herriaren aurrean.
Pablo, Aitor eta Galder libre nahi eta behar ditugu”.