Intzidentzia metatuak gora egin du berriro Donostian

Azken egunetako jaitsiera eten da. Izan ere, intzidentzia 584,46koa da une honetan, eta duela bi egun 572,40koa zen. Intxaurrondo eremu gorrian sartu eta Parte Zaharra eremu gorritik atera da.

covid-koronabirusa-pandemia (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dituen datuen arabera, 82 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian, eta azken hiru egunetan beheranzko joera izan bada ere, intzidentzia metatua berriz ere hazi da. Atzo, zenbatekoa 584,46koa zen; duela bi egun, berriz, 572,40koa, duela hiru 577,33koa zen, eta duela lau 581,7. Bestela esanda, aste hasierako kopurua pixka bat gainditu du. Bestela esanda, datozen egunetan datuen bilakaera zein den ikusi beharko da azkeneko asteetako gorako joerari eutsi ala behera egiten jarraitzen duen.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 1,10ekoa da. Ostegunean, berriz, 1,13koa zen. Bestela esanda, datu hori gero eta txikiagoa da.

Intzidentzia osasun eremuka

Intxaurrondok 100.000 biztanleko 500 kasuen langa gainditu du, baina Parte Zaharra dagoeneko ez dago eremu gorrian. Beraz, azkeneko egunetan bezala, sei osasun eremu daude 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren gainetik: Amara Berri, Egia, Bidebieta, Gros, Ondarreta eta Intxaurrondo. Zenbatekoak gora egin du osasun eremu guztietan, Bidebietan izan ezik:

  • Amara Berri: 689,60
  • Egia: 620,62
  • Bidebieta: 555,4
  • Intxaurrondo:  598,998
  • Ondarreta: 550,05
  • Gros: 528,66
  • Parte Zaharra: 491,61
  • Altza-Roteta: 458,46
  • Amara-Erdialdea: 393,89
  • Loiola: 259,42

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:

  • Ondarreta: 18
  • Amara Berri: 14
  • Gros: 14
  • Altza-Roteta: 9
  • Egia: 9
  • Intxaurrondo: 5
  • Bidebieta: 4
  • Amara-Erdialdea: 3
  • Parte Zaharra: 3
  • Loiola: 2
HITZAkide HITZAkide