Manipulazio mediatikoaren inguruko hitzaldia antolatu du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak
Alde Zaharreko Gazte Asanbladak antolatuta, manipulazio mediatikoaren inguruko hitzaldia egingo dute bihar, 17:00etan, San Jeronimo kaleko kriptan. Zenbait hedabidek hartuko dute parte hitzaldian: Argia, Gedar Langile Kazeta, Ttan Ttakun Donostiako Irrati Libre Euskalduna eta Hamaika telebista hedabideek, hain zuzen. Hedabideek manipulazio mediatikoaren aurrean daukaten rolaren inguruan jardungo dute hedabide horietako kazetari banak, besteak beste.
Errepresiorik ez! Gazte kriminalizazioa gelditu izeneko dinamikaren barruan dago hitzaldia.