Amara Berri Ferreriaseko haurrak kaldereroz jantzi dira
Hungariako kaldereroak Amara Berri Ferrerias eskolara iritsi dira, Momo jainkosak argituta. Burbuilak mantenduta eta hiru txandatan, ikastetxeko 350 ikasleak jolastokira jaitsi dira, kaldereroetako doinuetan zartaginak gogoz astintzeko. Lehenik, 1. eta 2. mailako ikasleen txanda izan da; haiek bukatu dutenean, gelara igo dira, eta 3. eta 4. mailakoak jaitsi dira patiora; amaitzean, 5. eta 6. mailakoek gauza bera egin dute.
Ohiko urte batean, hartza esnatu ohi da eta bisita egiten die ikasleei, baina aurten loaldia luzatu behar izan du pandemiagatik, eta erreginak ere ezin izan du joan. Irakasleek ikasle batzuen laguntzaz apaintzen dute gurdirik ere ez da izan. Gogorik, berriz, ez zen falta; abestiren batean, dantza eta guzti egin dute:
Hona hemen galeria txiki bat hainbat argazkirekin: