Intzidentzia metatua gutxi gora behera kopuru berdinean izan da aste osoan Donostian
Une honetan, zehazki, 579,52koa da eta 65 koronabirus kasu zenbatu dituzte. Intxaurrondo ja ez dago eremu gorrian.
(Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Eusko Jaurlaritzak jakinarazi dituen datuen arabera, 65 koronabirus kasu zenbatu dituzte Donostian, eta intzidentzia metatuak pixka bat behera egin du. Une honetan, 579, 52koa da. Dena den, aste osoko intzidentzia metatuaren bilakaera ikusita, esan daiteke gutxi gora behera kopuru berdinean mantendu dela: astelehenean, 581,7koa zen; asteartean, 577,33koa; asteazkenean, 572,40koa; ostegunean, 584,46koa; eta gaur, berriz, esan bezala, 579,52koa. Beraz, kutsatze joera moteldu dela esan daiteke, nahiz eta oraindik joera ez den inbertitu. Datorren asteko datuek erakutsiko dute bilakaera.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 1,10ekoa da. Ostegunean, berriz, 1,06koa zen. Bestela esanda, datu hori gero eta txikiagoa da.
Intzidentzia osasun eremuka
Intxaurrondo dagoeneko ez dago eremu gorrian. Beraz, bost dira 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren gainetik dauden osasun eremuak: Amara Berri, Egia, Bidebieta, Gros, eta Ondarreta. Hain zuzen, Amara Berrin eta Bidebietan intzidentziak behera egin du, baita Intxaurrondo, Parte Zaharrean, Altzan, eta Loiolan ere. Beste lauetan, igo egin da:
- Egia: 667,84
- Amara Berri: 657,82
- Ondarreta: 563,73
- Gros: 535,39
- Bidebieta: 527,70
- Intxaurrondo: 490,24
- Parte Zaharra: 469,92
- Altza-Roteta: 422,80
- Amara-Erdialdea: 399,95
- Loiola: 245,77
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Egia: 14
- Gros: 13
- Ondarreta: 11
- Amara Berri: 10
- Amara-Erdialdea: 10
- Intxaurrondo: 4
- Parte Zaharra: 2
- Altza-Roteta: 1
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0


