Karlos I.aren hiribidean radarra jartzeko lanekin hasiko dira otsailaren 8an
Amara Berri Auzo Elkarteak jakinarazi duenez, datorren astelehenean hasiko dira Karlos I.a hiribideko radarra jartzeko lanekin. Donostiako Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera asko egin ondoren, auzotarren nahia beteko dela adierazi du auzo elkarteak.
Iazko azaroan, IRUTXULOKO HITZAk radarraren gaia landu zuen erreportaje baten bidez. Orduan, Karlos I.aren hiribidean radarra jartzeko beste eskaera bat egin zuen Amara Berri Auzo Elkarteak.