Otsaileko txoroskopoa
AQUARIUS
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Aparretan bizitzera ohituta zaude, o aquarius maitea, hirugarren olatuak arnasa hartzera behartu zaitu baina. Antolatu etxean zineforuma edo afari goxoa, lagunekin elkartu, gozatu, zaindu eta zaindua izan #ardoabeltzaetaguzti
ZAPABURIUS
Otsailaren 29tik 31ra.
Kaldereroak eta Inauteriak ez dira ospatuko, baina zure baitan bizi direnez zorteko zaude zu beste behin, zapaburius maitea. Aurten ere ez dituzu urteak beteko, gazte espirituak zuregan baitirau! #betigazte
PISCIS
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Trebea zera egoerari tamaina hartzen. Halaber, azken aldian itzalita sumatzen duzu zeure burua, ezin korronte egokia aurkituta. Zure inguruan dagoenari eskatu iezaiozu behar duzuna, beldurrik gabe, eta eskaintzen ez badizu, jakingo duzu ez duela zure ingurua izan behar #2eta1 #onegitenbadizugeratuhor
ARIES
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Zorrotza zara zure buruarekin eta zure ingurukoei zorroztasun bera eskatzen diozu, nahiz ta kamutsak diren jakin. Ez eskatu zure lagunei eman ezin dezaketenik, izan errealista eta jeitsi espektatibak, frustrazioak akabatu egiten gaitu eta #espektaktibaklurreraino
TAURUS
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Lanean gustura zabiltza, zure sozializazio gune handi bat delako, beraz, adi egon lanean edo horren bueltan aurki zenezake eta hilabete honetako altxorra. Egin kasu erraiei, eta erran, beldurragatik aspaldian gordeta duzun hori #erraietatikerran
GEMINI
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Purpulentzero da bide bakarra. Musika topera jarri eta mugitu gerri hori! Polboroiak ere hemen gaude, zure sabela bete arte! #NegukoSolstizioa #GoraGoraGoraGureGona
CANCER
Ekainaren 22etik uztailaren 22ra.
Euria euriaren atzetik eta konfinamendu perimetrala. Sanferminik ez aurten ere. Betirakotasunean galduta. Utikan barruko erropa sexy-a, maskarilarik eta sexy-ena erostea hautatu duzu. #SexOnTheCity
LEO
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Goiak beti jotzen du goia eta ertzainek beti jotzen dute jendea. Berririk? Mozkor borroka. Star Warsetik Donostia Warsera Zinemaldirako azken pelikula.
#BasadoEnEtxosReales
VIRGO
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Inauteri zalea izaki, zure garaia heldu da. Jantzi desberdinak probatu eta atera kalera, zure benetako ni-a erakusteko. Ariketa bezela, bihurtu ezazu inauteri urte osoa eta agertu zaitez zaren bezelakoa #maskararikgabeninaiz
LIBRA
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Hirugarren olatua den honetan, zure ekonomia zaintzea ahaztu zaizu, ez diozu zure buruari kapritxoen aurrean mugarik jartzen, eta egiten dizudan gomendioa honakoa da: jarraitu mugarik ez jartzen zure buruari, bizirik gaudela sentitzeko bada ere #MugaUrtuDa
SCORPIUS
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Harremanetarako ez zara oso trebea, are gutxiago pandemia garaiotan, jende berria ezagutzeko muga aurretik zenuena baina handiagoa denean. Hala ere, bila itzazu plan desberdinak, kontzertu batera joan, bertso saio batekin gozatu… #bertsotrap
SAGITARIUS
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Parean eseri zaizun neska horrek ez daki, berak daraman jertsea erantzi zeniola behin beste bati. Maskarila jarrita ez da jendea ezagutzen erraza, eta despistatua izaki, hobe da agurtzea, zure xirrilaguna ez agurtzea oso itsusia da eta pandemia garaian ez gaude aukerak galtzeko moduan #efemerideak
CAPRICORNIUS
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Gazteek egiten duten oro kritikatzen ibili ohi zara. Ez dutela nahi besteko lanketa egiten, ez dutela ezer egiten, alperrak direla… Saiatu kritika egin baino lehen beraien lekuan jarri eta erantzun eta zuzentzen ibili ordez, beraiei galderak egiten, galdetzen ikasten baita ez dakigun hori #GALDETUTAIXILIK