'Begi urdin bat', Juan Mari Ulloaren Groseko kaldereroa omentzeko

Pandemiaren eraginez, gaur ez da zartagin hotsik entzungo Donostian, kaldereroak bertan behera gelditu baitira. Hala ere, Txistua Astintzen taldekoek bat egin dute Eskola Dantza Taldearen inguruan mugitu ohi diren hainbat abeslarirekin, kaldereroetako abesti ezagunak grabatu eta sare sozialetan zabaltzeko. Era berean, iazko azaroan zendutako Juan Mari Ulloa Groseko kaldereroen konpartsako zuzendaria omenduko dute grabazio horien bitartez. Hedabide honek egitasmoaren sustatzaileekin hitz egin du aste honetan, eta erreportaje bat argitaratu du.
Kaldereroetako hamaika abesti grabatuko dituzte guztira, eta astero bat argitaratuko dute, Iñaki Aizpurua Gonzalez taldekidearen Facebookeko profilean. Lehenengoa, Begi urdin bat aste honetan grabatu dute, eta jarraian ikus dezakezue: