Kamioi batek istripua izan du Iztuetan

Goizean goiz kamioi batek Iztueta zubibidearen inguruko lanetan istripua izan du, galibo baten aurka jo du eta. Ez da zauriturik izan baina galiboa apurtu egin du, eta kamioia trabatuta geratu da. Dbusen 9 eta 41 lineak eten egin behar izan dituzte, eta mikrobus bat jarri dute. Jada ohiko zerbitzuak berrezarri dituzte.
Iztueta kaleko pasabidea behin betiko itxi dute, eta aldaketa ugari izan dira inguruan.