Migrazio politika salatzeko protesta egin dute

Tarajal hondartzan gertatutakoa oroitu eta migrazio politika salatzeko protesta egin dute gaur eguerdian, Bulebarrean. Guardia Zibilak Ceutako (Espainia) Tarajalgo hondartzan hil zituen iheslarien gertaeratik zazpi urte pasatu dira. Hamabost pertsona hil ziren 2014ko otsailaren 6an, Espainia eta Marokoren arteko muga igerian zeharkatzeko ahaleginetan zeudela.
Guardia Zibilak pertsona horien sarrera eragotzi asmoz taldearen aurka egindako ke-sortzaile eta gomazko piloten jaurtiketek eragin zituzten heriotzak. Espainiako Gobernuak ukatu egin zituen akusazio horiek eta Guardia Zibilaren jokabidea oro har zuzena izan zela baieztatu zuen.