Intzidentzia metatuak behera egin du asteburuan

179 koronabirus kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera Donostian. Intzidentzia metatua 560,88koa da, eta Bidebieta dagoeneko ez dago eremu gorrian. Intxaurrondok ostiralean gune gorria izateari utzi bazion ere, berriro itzuli da aurreko egoerara.

Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan. (Argazkia: Beñat Parra) (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaritzak pasa den ostiraletik atzo arteko koronabirus datuak plazaratu ditu. Datuen arabera, 179 koronabirus kasu zenbatu dituzte ostiraletik igandera: 75 kasu positibo ostiralean, 51 larunbatean, eta 53 atzo. Intzidentzia metatuak behera egin du: une honetan, 560,88koa da. Ostegunean 579, 52koa zen, eta nahiko datu berdintsuak izan ziren aurreko astean zehar. Asteburuan intzidentzia metatuak behera egin badu ere, aste honetako joera erabakigarria izango da Donostiak gune gorri izateari uzteko.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatzen abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan. Horrekin batera, intzidentzia metatuaren arrazoiak duela 14 eguneko intzidentzia metatua eta egungoa alderatzen ditu. Zenbaki hori 1 baino gehiagokoa den kasuetan, intzidentziak gora egin duela esan nahi du. Kasu honetan, zenbatekoa 0,96koa da. Ostiralean, berriz, 1,10ekoa zen. Bestela esanda, intziden

Intzidentzia osasun eremuka

Bidebieta dagoeneko ez dago eremu gorrian, eta Intxaurrondok ostiralean gune gorria izateari utzi bazion ere, berriro itzuli da aurreko egoerara. Beraz, bost dira 100.000 biztanleko 500 kasuen langaren gainetik dauden osasun eremuak: Amara Berri, Egia, Gros, Intxaurrondo eta Ondarreta. Hain zuzen, Loiolan, Altza-Rotetan eta Intxaurrondon baino ez du gora egin intzidentzia metatuak; gainerako osasun eremuetan behera egin du:

  • Amara Berri: 637,89
  • Intxaurrondo: 577,78
  • Egia: 559,90
  • Ondarreta: 530,90
  • Gros: 511,82
  • Bidebieta: 499,93
  • Altza-Roteta: 458,46
  • Parte Zaharra: 426,55
  • Amara-Erdialdea: 375,71
  • Loiola: 300,38

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:

  • Ondarreta: 14
  • Amara Berri: 14
  • Gros: 8
  • Egia: 4
  • Bidebieta: 3
  • Amara-Erdialdea: 2
  • Intxaurrondo: 2
  • Parte Zaharra: 2
  • Altza-Roteta: 1
  • Loiola: 1
HITZAkide HITZAkide