2020ko zabor eta terraza tasen erdia kenduko die udalak ostalariei
Eneko Goia Donostiako alkateak gaur goizeko tokiko gobernu batzarrean adierazi du ostalariei 2020 urtearen erdiko zabor eta terrazen tasak kenduko dizkietela. Hala eta guztiz ere, prozesu zaila izango dela adierazi du alkateak, tasen ordainketaren salbuesteak hainbat prozedimendu eskatzen baititu. Zehazki, ordainketa hauek albo batera utzi ahal izateko udal-ordenantza fiskala aldatu behar dela adierazi du, eta bitartean atzerapenak erabiltzen ari direla gehitu du.
Gipuzkoako Diputazioak salbuespenezko prozedimendu bati esker udal-ordenantza fiskalak aldatzea ahalbidetu zion udalari, baina aldaketa oraindik amaitu ez dutela gehitu du.
Hasiera batean hiru hilabeteko tasak bakarrik salbuesteko asmoa zuten, udaberriko konfinamendua dela eta, baina alkateak adierazi du udazkenean ere ostalaritza itxita egon zenez tasen ordainketaren salbuestea sei hilabetera luzatzea erabaki zutela.
Informazio hau asteleheneko ostalaritzaren aldeko protestaren inguruko galdera baten ostean eman du Donostiako alkateak; Udaletxearen parean egindako protesta honetan, emandako hitza ez betetzea leporatiu zioten, besteak beste, Eneko Goiari.