Amara Berriko antzerki laborategi herrikoia datorren astean hasiko da
Amara Berriko antzerki laborategi herrikoia hastear da, eta parte hartzeko izen-emate epea ireki dute dagoeneko. Datorren asteartean, hilaren 16an, egingo dute lehenengo saioa, 18:00etatik 19:30era, eta ekainera arte iraungo du antzerki laborategiak.
Izena emateko, antzerki laborategiak sortutako inprimakia bete behar da. Bestalde, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, antzerkilaborategia@gmail.com posta elektronikora idatzi daiteke, edo 669-70 24 57 telefono zenbakira deitu.