Donostiako ostalaritza establezimenduek berriz ireki ahal izango dute
Atzotik, Donostiako taberna eta jatetxeak zabalduko ahal dira, baina erabakia "mesfidantzaz" hartu du Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldeak
EAEko Auzitegi Nagusiak aintzat hartu du otsailaren 4an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ostalariek jarritako helegitea. Horrela, bihartik aurrera eremu gorrian dauden udalerrietako taberna eta jatetxeek zabaltzeko aukera izango dute. Donostia eremu gorrian dagoen udalerrietako bat izanik, erabakiak ostalari donostiarrei ere eragiten die.
Gipuzkoako SOS Ostalaritza taldearekin hitz egin du hedabide honek, eta baieztatu dute bihartik aurrera Donostiako taberna eta jatetxeak zabaldu ahalko direla. Are gehiago, erabakiaren berri izan orduko, hainbat ostalarik euren establezimenduak irekitzea erabaki dute. Dena dela, albistea “mesfidantzaz” hartu dutela gaineratu dute, Jaurlaritzak oraindik errekurtsoa aurkeztu dezakeelako, eta nerri berriak ezarri ditzakeelako. Hain zuzen, ostiralean elkartuko da LABI batzordea, eta orduan adostu ditzakete beste neurri batzuk.
Irekitzeko aukera ezarri arren, indarrean jarraitzen du Jaurlaritzaren dekretuak. Horrela, neurri batzuk bete beharko dituzte: 20:00etan ixtea, edukiera %50ekoa izatea, mahaietan eseritako pertsonen arteko distantziak mantentzea, mahai bakoitzeko lau pertsona esertzea, eta barran kontsumitzeko debekua.