'La gran estafa' proiektatuko dute Egiako zineforumean
Richard Gere eta Alfred Molina dira 'La gran estafa'-ko aktore nagusiak. Egiako zineforuma egingo dute bihar, hilaren 11n, auzoko kultur etxean, eta La gran estafa (Lasse Hallstrom, 2006) filma proiektatuko dute oraingoan. Egia Bizirik auzo elkarteak eta Donostia Kulturak antolatutako egitasmoa da, eta 18:45ean hasiko da emanaldia; ondoren, filmari buruzko solasaldia egingo dute. Sarrera doakoa da, aretoaren edukiera bete arte.
Clifford Irving idazle xumearen istorioa kontatzen du filmak: 1970eko hamarkadan, AEBetako argitaletxe garrantzitsu bati ziria sartu zion, esanez Howard Huguesen baimena zuela haren autobiografia argitaratzeko. Benetako gertaera batean oinarrituta dago.

