Egitarau zabala prestatu dute Donostian, Emakume Zientzialariaren Egunaren bueltan

emakumeak zientzian 2020ko Emakumeak Zientzian egitasmoko jarduera bat, Donostian. (Argazkia: Emakumeak Zientzian)

Gaurkoa, otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da, eta Emakumeak Zientzian egitasmoak egitarau zabala prestatu du Donostian. Programa osatzeko, honako erakundeak elkarlanean aritu dira Emakumeak Zientzian egitasmoarekin: Donostia International Physics Center (DIPC), CIC Nanogune, CFM (EHU-CSIC), CIC Biomagune, Biodonostia, Tecnun, CEIT, Polymat, Elhuyar, EHU-ko Informatika Fakultatea eta Eureka! Zientzia Museoa. Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioaren babesa du.

Publiko orokorrarentzako, familientzako, nerabeentzako eta zientzia adituentzako hitzaldiak eta ikastaroak antolatu dituzte, gaurtik, hilaren 11tik, otsailaren 28ra arte. Larunbatean jarduera bat egingo dute Bilbon, baina gainontzekoak Donostiako hainbat gunetan egingo dituzte, eta streaming bidez ere eskuragarri izango dira asko. Horretaz gain, astelehenean Emakumeak Zientzian erakusketa inauguratu zuten Eureka! Zientzia Museoan, eta hilaren 28ra arte izango da ikusgai.

Jarduera guztietako informazio osagarria eta izena emateko jarraibidean Emakumeak Zientzian egitasmoaren webgunean kontsultatu daitezke. Jarraian, Emakumeak Zientzian egitasmoaren egitarau osoa:

  • Otsailak 11: Zinema eta Zientzia: Contagio ikus-entzunezko piezaren proiekzioa, Tabakaleran, 18:00etan.
  • Otsailak 12: Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur hitzaldia, Eureka! Zientzia Museoan, 18:00etan.
  • Otsailak 13: Zinema eta Zientzia: Contagio ikus-entzunezko piezaren proiekzioa, Bilboko Arte Ederren Museoan, 18:00etan.
  • Otsailak 16: Nanogunera bisita birtuala, 11:00etan.
  • Otsailak 17: Ikasi nola diagnostikatzen den COVID-a ikastaroa, Biodonostian, 10:00etan.
  • Otsailak 19: Ingeniari izatera jolasten ikastaroa, Tecnumen, 17:30ean.
  • Otsailak 20: Zientziaren izarrak ikastaroa, Eureka! Zientzia Museoan, 16:00etan eta 17:30ean.
  • Otsailak 21: Zientziaren izarrak ikastaroa, Eureka! Zientzia Museoan, 11:00etan eta 12:30ean.
  • Otsailak 22: Informatika ipuin eta magia bidez ikastaroa, Informatikako fakultatean, 10:00etan.
  • Otsailak 23: Bisita birtuala DIPC eta CFMra, 9:30ean.
  • Otsailak 25: Eskola ikastaroa Biogunean, 11:00etan.
  • Otsailak 25: Informatika ipuin eta magia bidez ikastaroa, Informatikako fakultatean, 10:00etan.

emakume zientzia

HITZAkide HITZAkide