Istripu bat izan da Erdialdean, eta motor gidari bat hil da

Gaur 09:00ak aldera trafiko istripu bat gertatu da Askatasunaren hiribidearen eta Okendo kalearen arteko kantoian. Istripua autobus pribatu batek eta motor batek elkarren aurka jo dutenean gertatu da. Motor gidaria –36 urteko gizonezkoa– hil egin da.