Lucas Egibarrek Suediako Munduko txapelketako finala jokatuko du
Dominen lehian ariko da gaur Lucas Egibar snowboarder donostiarra Suediako Munduko txapelketan. Idre Fjälleko snowboardkrosseko finalean ariko da 14:30ean, eta Eurosport 2 telebista katean jarraitu ahal izango da. Asteartean hasi ziren sailkatze kanporaketak, eta hilaren 12an bukatuko dira final guztiak. 2017ko Sierra Nevadako Munduko txapelketetan zilarra eskuratu zuen.
Arerio gogorrak izango ditu Egibarrek gaurko finalean. Haemmerle austriarra eta Surget frantziarrak dira urrezko domina janzteko hautagai nagusiak. Astearteko sailkatze estropadan, lehen eta bigarren geratu ziren hurrenez hurren.
COVID-19aren ondorioz Munduko txapelketa herrialdez aldatu behar izan zuten. Hasiera batean, Txinako Zhangjiakou hirian egin behar zuten