Pentsiodunak larunbatean mobilizatuko dira, "pentsio publikoen alde"
Pentsiodunen mugimenduak larunbatean mobilizazioa egingo du, 12:00etan Alderdi Ederretik abiatuta, “pentsio publiko, duin, bidezko eta nahikoen alde elkarrekin borrokatzeko”. Ohartarazi dute Toledoko Itunaren gomendioek “pribatizazioari bidea irekitzen diotela”. Gutxieneko pentsioa 1080 eurora iristea, genero-arrakalarekin amaitzea, eta erretiro-adina ez luzatzea proposatu dituzte, besteak beste.