Agur Iztuetako pasabideari
Iztuetako pasabidea botatzeko lanak. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Udal gobernuko arduradunengandik hainbatetan proiektuari buruzko hitzak entzun ondoren, unea heldu da azkenean: Gros eta Egia lotzen dituen Iztuetako pasabidea botatzeko lanei ekin diete. Proiektuan badago zer kritikatu –oinezkoentzako lubaki moduko bat izango dela salatu izan dute hainbat herritarrek–, baina autoak etxeetako leihoetatik aldentzea eta puntu beltzak kentzea positiboa da, zalantzarik gabe. Hala ere, Donostian, ekialdeko auzoetan bereziki, beste puntu beltz ugari daude oraindik, baita autoei espazioa kentzeko beharra ere. Iztuetako pasabidea erditik kenduta, agian, udalak argiago ikusiko ditu Egiatik gora dauden auzoetako beharrak.


