Karlos I.aren hiribideko radarra jarrita dago jada
Astelehenean hasi ziren Amara Berriko Karlos I.aren hiribideko radarra jartzen, eta dagoeneko bukatu dute instalazio lanekin. Horrela, radarra funtzionamenduan jarriko dute datozen egunetan, eta 50 kilometro orduko abiadura muga du. Tuneletik 190 metrora jarri dute, eta ibilgailuentzako abisua radarretik ehun metrora jarriko dute.
Hiriaren sarrera eta irteera da Karlos I.aren hiribidea, eta inguruko bizilagunek urteak daramatzate salatzen abiadura handian pasatzen direla hortik. “Radar horrek garrantzia handia du auzoko bizilagunentzat, hamar urte baino gehiago baitaramatzate eskaria egiten eta lanean administrazio tramite korapilatsuek fruituak eman zitzaten”, adierazi du Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak.
2020ko azaroan, Amara Berri auzo elkarteak radarra jartzeko beste eskaera bat egin zuen, eta IRUTXULOKO HITZAk gaia landu zuen erreportaje baten bidez.