Katixa Agirrek eta Maite Larburuk literatur solasaldia egingo dute Amara Berrin
Katixa Agirre idazleak eta Maite Larburu musikariak Kax-kax-kax literatur solasaldia eskainiko dute Amara Berriko Ernest Lluch Kultur Etxean. Emanaldia gaur, hilaren 12an, izango da, 19:00etatik aurrera. Euskaraz izango da, eta ordubeteko iraupena izango du. Sarrerak doakoak dira, aretoaren edukiera bete arte.
Hona hemen literatur solasaldiaren sinopsia: Zer da bizitza? Ateen segida. Batzuk zabaldu egiten dira, beste batzuk ez. Kax-kax-kax! Nor da? Kantuak kontu, lurrikaren ostean ateburuak besterik ez dira geratzen zutik. Hala dio esamolde zaharrak. Baina ez sinetsi kontatzen dizuten guztia, ez baita egia… Sartu barruraino edo kanpoan geratu… badaezpada ere!