Dolores Redondo idazle donostiarraren lehen eleberria euskaratu dute
Dolores Redondo idazle donostiarraren lehen eleberria euskarara itzuli du Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaileak, Erein argitaletxearekin: Aingeruaren pribilegioak. Dolores Redondok gaztelaniaz idazten ditu eleberriak, eta hau da idazleak idatzitako lehenengoa: euskarara itzuli dute, bere gainerako eleberrien moduan. Doluari buruzkoa da eleberria: “Heriotzaz eta doluaz idaztea erabaki nuen jakin banekielako gure emozioen infernu horretara bidaiatzea dela nolabaiteko bake bat eskuratzeko modu bakarra”, azaldu du idazleak.
Euskaratu berri duten eleberrian, dolua denetariko pertsonaien bidez lantzen da, eta prozesuaren zenbait fase ere zeharkatzen ditu: ukazioa, haserrea, negoziazioa, pena sakona, depresioa eta onarpena.