Gazteen artean alkohol kontsumoa prebenitzeko proiektua abiatu du udalak
Donostiako Udalak Mimarte programa abiatuko du aste honetan. DBHko ikasleei zuzenduriko mimo ikuskizuna da, eta gazteen alkohol kontsumoa prebenitzea du helburu. Peter Roberts mimo ezaguna da ikuskizunaren gidaria.
Eguneroko egoerak irudikatuz, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruzko hausnarketa kritikoa bultzatzea, alkoholaren kontsumoari lotutako arriskuen prebentzioa sustatzea eta gazteekin zuzeneko komunikazio bide bat irekitzea da emanaldien asmoa, ikuskizunak iradokitako gaiei buruzko eztabaida sortzeko. Gainera, ikastetxeko irakasleei hezkuntza materiala ematen zaie, beren lanarekin jarrai dezaten.
“Prebentzioko beste baliabide bat da, alkoholaren abusuak duen benetako arriskua agerian utzi nahi duena, batez ere gazteek, epe ertain eta laburrean arazoak eragin baititzakete”, adierazi du Osasun Publikoko zinegotzi Marisol Garmendiak. “Gure helburua da gazteak, ikuskizuna igaro ahala, bere bizitzako pasarteak eta portaerak antzematea, taularatzean aipatzen diren ondorioak ekar diezazkioketenak. Aisialdirako aukera osasungarriak bultzatu nahi ditugu, ikasleei antzerkia, mimoa eta beste adierazpen artistiko batzuk ikusteko leihoa irekiz”.
Hiriko hainbat ikastetxetan egingo dituzte emanaldiak:
- Otsailak 17. Kontadores (Bidebieta), 10:15ean.
- Otsailak 23. Presentacion de Maria ikastetxea (Egia), 8:30ean.
- Martxoak 1. Lanbide eskola (Martutene), 10:30ean.
- Martxoak 1. Lanbide eskola (Martutene), 12:00etan.
- Martxoak 17. Herri Ametsa ikastola (Herrera), 10:30ean.
- Martxoak 24. Intxaurrondo Kultur Etxea, Lauaizeta ikastola, 12:50ean.
- Apirilak 19. Aranzazuko Ama ikastetxea, DBH 2. maila, 12:25ean.
- Apirilak 22. Aranzazuko Ama ikastetxea, DBH 2. maila, 12:25ean.
- Maiatzak 13. BHI Altza ikastetxea, DBH 2. maila A + B, 9:50ean.
- Maiatzak 13. BHI Altza ikastetxea, DBH 2. maila C + D, 11:30ean.
- Maiatzak 14. BHI Altza ikastetxea, DBH 2. maila E + F, 9:50ean.