Alde Zaharreko Gazte Asanbladak segurtasun juridikoaren inguruko saioa antolatu du
Errepresiorik ez! Gazteon aurkako kriminalizazioa gelditu izeneko dinamikaren barruan, segurtasun juridikoaren inguruko formakuntza saioa antolatu du Alde Zaharreko Gazte Asanbladak. Ostiralean egingo dute saioa, 17:00etan, San Jeronimo kaleko kriptan, AKAB abokatu taldearen eskutik.
Otsailaren 5ean manipulazio mediatikoaren inguruko hitzaldia egin zuten, eta Argia, Gedar Langile Kazeta, Ttan Ttakun Donostiako Irrati Libre Euskalduna eta Hamaika telebista hedabideek hartu zuten parte mahai-inguruan.