"Etxebizitza babestuen banaketa desorekatua" salatu du Elkarrekin Podemosek
Elkarrekin Podemos koalizioak salatu du “etxebizitza-proiektu berriek ez dietela erantzuten Donostiako auzoetako jendearen beharrei”. Aldakonea eta Altzako Eraikuntza Institutuaren hirigintza-proiektuak kritikatu ditu koalizioak: “Etxebizitza publikoen %53 iragarri ziren, bi eremuak bateratuz, baina, praktikan, legez ezarritako mugaren oso azpitik egongo dira; izan ere, etxebizitza publiko gisa zenbatzen diren etxebizitza gehienak birkokatzeei dagozkie, hau da, ez dira etxebizitza publikoen eskatzaileentzat izango”.
Elkarrekin Podemosen arabera, udal gobernuak etxebizitza babestuak auzo batzuetan biltzeko “asmo argia” erakusten du; biztanle bakoitzeko errenta handiagoa duten auzoetan etxebizitza librea eraikitzea ere salatu dute. Horrek “gentrifikazioa” eragiten duela salatu du koalizio aurrerakoiak.
EH Bilduren arabera, berriz, Aldakoneako hirigintza proiektua “espekulatiboa” da.