Santa Klara uharteko garabia kenduko dute asteazkenean
Helikoptero batek bihar eramango du Santa Klara uharteko garabia. Cristina Iglesiasen eskuhartze artistikoaren itsasargiko lanetarako erabili dute. Horrela, Hondalea eskulturaren obra zibilaren lan nagusiak bukatuko dituzte. Ordutik aurrera, itsasargiaren ingurua eta sarbideak egokituko dira.
Garabiarekin batera, helikopteroak obrako materialak ere eramango ditu, uhartetik Pasealeku Berriraino egingo dituen bidaietan. Operazioa 9:00etatik 19:00etara izango da, eta, beraz, Pasealeku Berriaren zati bat itxita egongo da; Jorge Oteizaren eskulturaren ondoko aparkalekutik Carlos Blasco Imaz plazaraino (Aquariumaren goiko aldea). Oinezkoentzako mozketa 10:00etatik 14:00etara egingo da gune berean. Aquariumeko eta Orixe Ikastolako zerbitzuak bermatuta daude.