Donostian hasi gara udaberriko koloreak sumatzen
Donostiak neguan murgilduta jarraitzen badu ere, nabaritzen hasi da eguna luzeagoa dela eta tenperaturak altuagoak direla. 20 eta 7 gradu arteko tenperatura dago gaur, eta antzeko iragarpena dago datorren aste osorako. Euria ere, apenas egingo du. Beraz, donostiarrek kalera atera eta eguraldi atseginaz gozatzeko aukera dute datozen egunetan.
Gizakiek ez ezik, landareek eta zuhaitzek ere nabaritu dute udaberrira gerturatzen ari garela. Izan ere, neguan biluztutako zuhaitz batzuk hasi dira hostoz janzten, eta hiriko zenbait kaletan kolore atseginak ikus daitezke. Sanchez Toca kalea, esaterako, arrosa dago guztiz, gereziondoen ondorioz. Zelai ugaritan ere hazi dira San Jose loreak: udaberriaren iragarleak izan ohi dira.
Udaberriko koloreak, beraz, hasi dira agertzen Donostian, negua amaitzeko hilabete falta dela. Argazki bilduma osatu dugu Erdialdeko eta Amarako zenbait irudi koloretsurekin: