'Birritan bortxatua' antzezlana egingo dute Añorgan
Otsailaren 27an egingo dute emanaldia, Añorgako Antxon Aiestaran Kultur Etxean, 18:00etan. Aforo mugatua izango du antzezlekuak, eta sarrerak entradium.com webgunean erosi daitezke. Internet bidezko salmenta antzezlana hasi baino lau ordu lehenago kenduko dute, baina sarrera batzuk geratu ezkero, kultur etxean bertan erosi ahal izango dira. Sarrera arruntek 7,22 euroko prezioa dute, eta Añorga Kultur eta Kirol Elkarteko bazkideentzat 5,16 eurokoa izango da prezioa.