Egia jakin nahi du Nuevo Catecismo Catolico taldeak
Donostiako Nuevo Catecismo Catolico punk rock banda beteranoak Queremos la verdad (Folc Records) binilozko single berria plazaratu du. Bi abesti ditu, singlearen izen bereko pieza propioa, eta Flyin´ Spiderz taldearen Killin´the City abestiaren moldaketa. Helbide honetan entzun daitezke.
Argitalpenaz arduratu den zigiluak adierazi duenez, datozen hilabeteetan beste bi single kaleratuko dituzte donostiarrek. Konfinamendu garaian baztertuta zituzten maketa batzuk aurkitu zitizten, eta horiei forma ematea erabaki zuten. BAMMS taldeko Aitorren eta Haritz Harreguy ekoizlearen laguntza izan dute.
Singlearen azala Aitor Ochoak egin du, eta argazkia Juxe Areta Goñirena da.