Emakume langileen lan baldintzak landuko dituzte Itaiak antolatutako mahai inguruan
Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak mahai ingurua egingo du bihar, “emakume langileon lan baldintzak azaleratu eta horren aurrean antolatzearen beharra azpimarratzeko helburuarekin”. Mahai ingurua 18:15ean izango da Intxaurrondoko kultur etxean, eta hiru pertsonak osatuko dute mahaia: Donostiako Itaiako kide batek, Donostiako zahar etxe bateko langile batek, eta Bergarako Lubaki Langile Elkartasun Sareko kide batek. Azken bi horiek haien bizipenak kontatuko dituzte.
“Bereziki garrantzitsua iruditzen auzi hau mahaigaineratzea, krisi kapitalista azeleratu den garai hauetan, proletarizazio prozesu baten baitan emakume langilearen bizi eta lan baldintzen okertze nabarmena gertatzen ari delako”, azaldu dute Itaiakoek.
Bestalde, Donostiako Itaiak eta Ikasle Abertzaleek jardunaldi bateratuak egingo dituzte, “emakume langileon interesen defentsan” ikasleriaren antolakuntza bultzatzeko.