25 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 292,23koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Bidebietan, Loiolan eta Parte Zaharrean, ordea, gora egin du intzidentzia metatuak.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 25 koronabirus kasu positibo zenbatu zituzten atzo Donostian. Intzidentzia metatua 292,23koa da une honetan. Atzo 314,16koa zen, eta herenegun 338,83koa zen. Beraz, intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, eta Donostia eremu horian sartu da.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Bestalde, gaur hasi dira adinekoentzako eguneko zentroetako langileak txertatzen Gipuzkoan. AstraZeneca txertoa jaso dute 55 urtetik beherako langileek. Donostian, lehen dosiak Nuestra Señora de las Mercedes zentroko langileek jaso dituzte. Datozen asteetan jasoko dituzte bi dosiak.
Intzidentzia osasun eremuka
Donostiako auzo bat ere ez dago ez dago eremu gorrian. Bidebietan, Loiolan eta Parte Zaharrean gora egin du intzidentzia metatuak, eta gainerako zazpi osasun eremuetan behera egin du:
- Bidebieta: 499,93
- Intxaurrondo: 428,96
- Amara Berri: 290,47
- Gros: 272,75
- Ondarreta: 268,18
- Altza-Roteta: 259,79
- Loiola: 245,77
- Parte Zaharra: 209,66
- Egia: 195,63
- Amara-Erdialdea: 127,26
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 5
- Amara Berri: 5
- Bidebieta: 4
- Parte Zaharra: 3
- Gros: 2
- Egia: 2
- Intxaurrondo: 2
- Loiola: 1
- Amara-Erdialdea: 1
- Altza-Roteta: 0