Pandemiarekin konforme ez dagoen 'Aitzaking' pertsona topatu dute
Iritsi da denboraldiko seigarren esketxa: Aitzaking. Atzean Zuloa Youtubeko kanalean ikusgai dago. Pandemiarekin konforme ez dagoen pertsona batekin egin dute topo, eta ezarritako neurriei aurre egiteko hainbat arrazoi ematen ditu. “Zuk esan behar didazu nik zer egin dezakedan eta zer ez? Ez”.
Bagera elkarteak eta Hiru Damatxok sortutako proiektua da Atzean Zuloa, eta laugarren denboraldian daude: ostiralero zabaltzen ari dira umorezko esketxak, martxoaren 12ra arte. Orain arte plazaratutako guztiak Atzeanzuloa.eus webgunean daude ikusgai.