Realak eta Alavesek derbia jokatuko dute igandean
Manchester Uniteden aurka 0-4 galdu ostean, emaitza onak izaten jarraitzeko aukera paregabea dute Imanol Alguacilek igandean, Alavesen aurkako partidan. Realak azken lau partidetan puntuak bildu ditu, bi garaipen eta bi berdinketekin, eta Europako postuetan egonkortzeko babazorroak garaitu beharko ditu. Bosgarren postuan dira txuri urdinak, 38 punturekin, baina gertu ditu atzetik Vila-real eta Betis, 36 eta 33 punturekin, hurrenez hurren.
Belar hockeyari dagokionez, Realak Santanderren aurka jokatuko du etxean. Larunbatean izango da partida, 17:00etan, eta azken postuak atzean uzteko aukera bikaina izango du Realak; izan ere, hamabi taldeko ligan bederatzigarren postuan daude txuri urdinak, hamaika punturekin.
Asteburu honetan Ibaeta Basketek eta Bera Berak ere partidak zituzten jokatzeko, baina koronabirus kasuak direla eta atzeratu egin dituzte. Izotz Hockeyeko taldeek, Realeko neskek eta Gipuzkoa Basketek ez dute partidarik asteburu honetan.
Bestalde, larunbatean Olinpiar Arrauneko Espainiako Distantzia Luzeko txapelketa egingo da Castrelon (Galizia), eta Ur Kirolak arraun taldeko hamalau arraunlarik hartuko dute parte ontzi ezberdinetan.
FUTBOLA
Gizonezkoen Lehen Maila, 24. jardunaldia:
Reala – Alaves (Igandea, 16:15)
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko Maila, 13. jardunaldia:
Reala – R.S. Tenis Santander (Larunbata, 17:00)