Uliako pistako hondakinak garbitu dituzte
Eguzki Talde Ekologistak adierazi du Uliako pistan zeuden hondakinak garbitu dituztela. Duela lau hilabete salatu zuten, eta gertaeraren berri eman zioten Donostiako Udalari eta AGASAri (Añarbeko Urak). Udalaren erantzunik ez dute jaso, baina AGASAk adierazi die ingurua garbitu dutela. “Orain, kontrolik gabeko isurketa horiek ez errepikatzea besterik ez da falta. Adi egon beharko dugu”, esan du Eguzkik.