Donostiatruk bertan behera utzi dute haize bolada handiengatik
Urtea amaitu baino lehen, Donostiatruk bigarren eskuko azoka hiriko hainbat auzoetan antolatuko dute. (Argazkia: Estitxu Zabala) Haize bolada gogorrek segurtasuna bermatzen ez dutelako, Emausek jakinarazi du bertan behera geratu dela otsaileko Donostiatruk azoka. Pertsonen ongizatea lehenesteko hartu dute erabakia antolatzaileek.
Azoka fisikoa egingo ez bada ere, Interneteko bertsioa eskuragarri dago, eta nahi duen orok etxean dituen objektuak saltzeko iragarkiak jarri ditzake. Era berean, objektuak ere oparitu daitezke, Nolotiro.org webgunearen bitartez.


