Egiako parkearen eta Mandasko dukeen historia ezagutzeko audio bidezko ibilbideak
COVID-19ak ezarritako murrizketei aurre egiteko asmoarekin, Cristina Enea Fundazioak audio bidez gidatutako bi ibilbide aurkeztu ditu. Lehena, Egia parkearen eta Madasko dukeen historia ezagutarazten ditu, audio azalpen batzuen bidez. Ibilbidea eta audioak Cristia Enea Fundazioaren webgunean kontsultatu daitezke.
“Informazioa plano baten gainean erakusten da, non, hainbat kokalekutan, parkearen hainbat alderdi ezagutzen eta ulertzen lagunduko duten audio bidezko azalpenak dauden”, adierazi du Jose M. Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Horrela, pertsonek parkea bisitatu, bertatik paseatu eta, edozein gailu mugikorren bidez, audioetara jo dezakete edukiak entzuteko.
Bigarren ibilbide gidatuak, Urumea ibaiertza du protagonista. Ibilbidea Kursaal eraikinaren ondoko zabalgunean hasten da, kai-muturraren hasieran, eta Loiola inguruan amaitu. Ibilbideak hamaika geltoki edo interesgune ditu ibaiarekin lotutako leku eta elementu esanguratsuenei buruzko audio-azalpenak jasotzeko. “Ibilbidean milazkak edo tamarizak ikusiko ditugu, ez konfunditu tamarindoekin, itsas mihiluak, ostrak, kaioak eta ubarroiak, besteak beste, eta horiei guztiei buruzko xehetasunak emango dizkiegu herritarrei audio eta testu bidez”, azaldu du Hernandezek.
Datozen hilabeteetan Urgulleko eta Uliako audio bidez gidatutako ibilbideak argitaratuko dituzte.